Zati 2 egin dezakegu azken zifra 0 edo bikoitia bada.
Zati 3 egin dezakegu zifren batura 3ren multiploa bada.
Zati 5 egin dezakegu azken zifra 0 edo 5 bada.
Zati 10 egin dezakegu azken zifra 0 bada.
Zati 11 egin dezakegu leku bikoitietako zifren baturaren eta leku bakoitietako zifren baturaren kendura 0 edo 11ren multiploa bada.
Ikasleak baldin bazarete lantxo bat uzten dizuet: Aplikatu dakizkizun zatigarritasun-irizpideak 14400 zenbakiari.
Zorte on!!!