lunes, 24 de octubre de 2011

Zatigarritasun irizpeak

Gaur gogoratuko dizkizuet zatigarritasun irizpideak, 1.DBH-en landuko dira bereziki.

Zati 2 egin dezakegu azken zifra 0 edo bikoitia bada.
Zati 3 egin dezakegu zifren batura 3ren multiploa bada.
Zati 5 egin dezakegu azken zifra 0 edo 5 bada.
Zati 10 egin dezakegu azken zifra 0 bada.
Zati 11 egin dezakegu leku bikoitietako zifren baturaren eta leku bakoitietako zifren baturaren kendura 0 edo 11ren multiploa bada.

Ikasleak baldin bazarete lantxo bat uzten dizuet: Aplikatu dakizkizun zatigarritasun-irizpideak 14400 zenbakiari.
Zorte on!!!

Curiosidad matemática


Bideo hau Youtube-tik atera dut interesgarria iruditu zaidalako. Pentsarazten digu behintzat. Hasieran 64 lauki ditugu eta bukaeran 65. Tamaina berdinekoak al dira?

Youtube idatzi dago pertsona bakoitzaren iritzia. Zein da zuena?

Bukatzeko eta ikasle txikienetzat hemen duzue: Donald en el mágico mundo de las matemáticas. Iruzkinak ikusita irakasle askok erabili eta ikusi dute bideo hau.


Gaurkoz bideoekin bukatu dugu.

Aurkezpena


Matematika blogaren hasiera da, ez dakit asko ala gutxi erabiliko dudan. Hasteko nire burua aurkeztu egingo dut. Gipuzkoan bizi naiz eta aurten matematikako irakaslea naiz. Aurten 1., 2. eta 3. DBH-en emango ditut klaseak eta erabiliko dugun liburua Zubia-Santillanakoa da, hala ere, ariketa gehigarriak egingo ditugu eta gehienak Haritza-Anaya liburutik eta internetetik ateratakoak.
Aurkezpena bukatzeko utziko dizuet gustatu zaidan sarrera bat: http://lekuona.blogspot.com/2010/03/la-evolucion-de-la-ensenanza-de-las.html